XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aspertu gabe esan, beraz, milla esker Jauna bizitza aurten eman didazulako, eskerrik asko, eskerrik asko!!.

Eta urte onetako bizitzan, 365 egunen buruan zenbat berezizko, aparteko doai, animan eta gorputzean?

Ara batzuk: Galdetuko dizut: urte osoan Jainkoaren grazian, pekatu astunik gabe egon al zera? Bai...?

Ori da Jainkoak egin dizun mesede ezin esan alakoa!!

Urteko egun guzti oietan Jainkoaren seme izan zera, Jesukristoren anai, Espiritu Santuaren egon-toki, zeruaren jabe!

Ori da ori edertasunaz!

Ta ori guztia zuk merezi gabe, Jainkoak bere ontasunean emana...

Jaun on orri, Belengo Aurtxo eder orri ez diozu orregatik biotzez esango: Jauna eskerrak, biotz biotzez, Zuk nere animako Eguzkiak urte osoan argi egin didazulako!?

- Bai Jauna, bai, au besterik artu ez banu ere Zugandik asko litzake...

Eskerrak Jauna, eskerrak!

Irakurlen batek, bear bada, esango dit...

- Ni ez, ba, ez naiz urte osoan Jaunaren grazian bizi izan, erori naiz... baten, geiagotan, sarri...

Zuk ere esker beroak Jaunari eman...

Ez erori zeralako; bai ordea, millabider, barkatu dizulako.

Zuk badakizu: Pekatu astuna egin duana inpernuaren jabe egin da...

Eta Jainkoak arutz ez zaitu bota; barkatu egin dizu...

Zenbatetan?

Agustin Deunak, pekataria izandakoak, Jaunari esan oi zion.

Jauna! zure eskuan zeneukan ni inpernura bota izana, eta ez dezu onelakorik nai izan.

Auxe ona izan zerana nerekin!

Jauna eskerrak zuri, biotzez; naigabez, izana izan naizalako; eta pozez, esker onez, itxaropenez, maitez zerana izan zeralako!